Content translation (Edukien itzulpena)

This page is a translated version of the page Content translation and the translation is 94% complete.

Content Translation tresnak itzulpenak sortzeko laguntza ematen die editoreei, jatorrizko artikulua ondoan dutela, urrats aspergarri hauek automatizatuz: testua nabigatzailearen fitxa batetik bestera kopiatzea, estekak eta kategoriak bilatzea, etab. Erabilera errazten denez, giza-itzultzaileak denbora irabaz dezake kalitate handiagoko edukiak sortzeko, eduki hori bere hizkuntzan irakurgarri jarriz.

Content Translation tresnak informazioa ematen estekei buruz: jatorrizko hizkuntzaren eta itzulitakoaren informazioa.
Content Translation: sarrera

Tresna, oraindik garapen-fasean dagoen arren, eskuragarri duzu probatzeko, eta dagoeneko miloi batetik gora artikulu sortzeko erabili da, itzultzaileen produktibitatean hobekuntza nabarmenak eraginez.[1][2] Content Translationek zenbait hiztegi edo itzulpen automatikoko zerbitzu integratzen ditu. Horiek ez daude integratuta hizkuntza guztietan, baina gehitu daitezke pixkanaka hizkuntza gehiagotan ere.

Content Translationek osatu egiten du Translate gehiagarria: Wikipediako menuak eta erabiltzaile-interfazeko beste elementu batzuk Translate erabiliz itzuli egiten direnez, Wikipediako edukia itzultzeko Content Translation erabil daiteke.

Ikus, gainera:

  • User documentation
  • Technical documentation
  • Section translation eta mugikorrerako laguntza . The Section Translation initiative expands the capabilities of Content translation. Beti artikulu huts batetik abiatu gabe, aurretik sortuta zegoen artikulu bat zabaldu ahal izango du itzultzaileak sekzio berri bat itzuliz, mugikorretik edo ordenagailutik. Sekzioak itzultzeko aukera garapen-prozesuan dabil. Parte hartu eta hobetze-prozesuari jarraipena egin diezaiokezu.

Probatu tresna

Special:ContentTranslation helbidera joz sar zaitezke edozein hizkuntzatako Wikipediatik. Lehen aldiz sartzean, tresna aktibatuko da wiki horretarako.

Content Translation erabilgarri dago erabiltzaile moduan sartu diren guztientzat eta Wikipediako hizkuntza guztietan. Hizkuntza batzuetan gaitu egin behar da beta eginbide bezala, eta beste hizkuntza batzuetan lehenetsita topatuko da. Gatuta dagoenean, sarrera puntu gehigarriak ikusiko dituzu, itzulpen bat erraz hasteko zure "ekarpenen" orrialdetik edo Wikipediako hizkuntzen zerrendatik, zure hizkuntzan artikuluak falta direnean.

Tresnarekin arazorik baduzu edo tresnarekin izandako esperientzia partekatu nahi baduzu, mesedez, iruzkinak gehitu eztabaida orrian.

Pantaila-irudiak itzulpena nola egiten den erakusten du.

Tresnaren helburua

Content Translation-ek Wikipediako orri baten hasierako bertsio bat sortzeko aukera ematen dizu, beste hizkuntza bateko bertsio batean oinarrituta. Artikulu baten edukia beste hizkuntza bateko artikulu berri batera transferitu eta egokitzeko balio du tresnak. Aukera ematen dio editoreari edukiaren nahi dituen zatiak (asko edo gutxi) berrerabiltzeko, eta geroago zat itzuli horiek ohiko edizio-tresnekin editatzen jarraitu ahal izateko.

Espero dugu Content Translation lagungarria izatea giza ezagutza batzen eta hizkuntza gehiagotara zabaltzen. Bi hizkuntza edo gehiago ezagutzen dituzten erabiltzaileei zuzenduta dago tresna.

Egun editore direnei edukia itzultzeko prozesua erraztu egingo die tresnak. Gaur egun erabiltzaileen %15 inguruk bigarren hizkuntza batean ere argitaratzen dute. Erabiltzaile eleaniztun horiek elebakarrak baino emankorragoak direla detektatu da, 2,3 aldiz gehiago batez beste.[3] Horrez gain, tresnaren helburua editore berriak erakartzea ere bada, hutsetik artikulu berri bat sortzea baino errazagoa da eta.

Printzipio hauen arabera diseinatu zen tresna:

  • Denbora aurreztea. Itzultzaileari laguntzea edukia azkar sortzen, kanpo tresnetan alferrikako "kopiatu_eta_itsatsi" ugari egin gabe.
  • Laguntza ematea. Akatsak aurreikustea, eta erabiltzaileak bere itzulpenekin duen konfiantza handitzea.
  • Itzulpenen kalitatea handitzea. Tresnak behar bezala jakinarazi behar du zein den itzulpenen helburua Wikimediaren testuinguruan, eta erabiltzaileari lagundu behar dio kalitate txarreko itzulpenak saihesten.
  • Erabiltzailea ez behartzea. Giza-itzultzaile bakoitzak edizio-patroi desberdinei jarraitzen dienez, emandako laguntzek ez lukete argitalpen-prozesuan interferentziarik eragin beharko.
  • Edukian fokalizatzea. Itzulpen-prozesuan gehiago erreparatu ahal izatea edukiari testu-estiloari baino. Wikitext-en moduko elementu teknikoak itzulpena ez oztopatzeko moduan tratatu behar dira interfazean.

Kontuan hartutako analisien inguruko zehaztasun gehiago daude eskuragarri.

Nola parte hartu

Erlazionatutako orriak

Erreferentziak